miércoles, 29 de febrero de 2012

TXULALAI

Hasteko, bertoko dantza erraz bat ikasiko dugu!!

1. PAUSUA: korroan jarriko gara (neska-mutilak tartekatuz) eta lehenengo eskuinera mugituko gara eta gero ezkerrera

2. PAUSUA: Ezkerreko hanka igoko dugu erritmoa jarraituz

3. PAUSUA: Neskak eskumako mutilarekin hasita eta mutilak ezkerreko neskarekin, eperdikoak emango ditugu alde batera eta bestera.


miércoles, 8 de febrero de 2012

Oh Regadinho (Portugal)


Bigarrenez, Portugaleko dantza batekin jarraituko dugu. 

1. PAUSUA: Eskutik emanda erlojuaren kontrako zentzuan borobilean mugituko gara 16 pultso eta gero berdina beste aldera.

2. PAUSUA: Bikoteka, eskuin eskuarekin eta hainkarekin kanpo barru kanpo barru egingo dugu, eta gero berdina ezkerrekoekin. Ostean, bikotea besotik hartu eta buelta bat emango dugu. Guzti hau birritan egingo dugu eta bigarrenez, bikotearekin buelta ematerekoan, neska, atzeko mutilarekin joango da dantza osoa errepikatzera.